Lesol, S.L.

1984tik

Lesol-en 1984tik bibrazioen aurkako euskarriak fabrikatzen eta merkaturatzen dihardugu. Hauen erabilera bereziki makineria industrialean eta eraikuntzaren sektorean oinarritzen da.

Indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituen eta ondo funtzionatzen duela bermatzen duen diseinu bat egiteko, oso maila altuko ingeniaritza-azterlan xehatuak egiten ditugu. Horrela, bibrazioak, talkak eta zaratak isolatzeko era guztietako irtenbideak eskaini ahal izango dizkiegu gure bezero guztiei.

Etengabe hazten ari gara enpresa eta sektore desberdinetan gertatzen diren behar guztiak estaltzeko. Gure eskaintza bezeroen eskakizunetara egokitzeko gai gara, beti ere ingurumena errespetatuz eta iraunkortasunaren aldeko apustua eginez. Prozesuen eta produktuen etengabeko berrikuntzan sinesten dugu eta, beraz, talde gisa lan egiten dugu gure zerbitzu guztietan bikaintasuna lortzeko.

Zure ekipoen funtzionamendu zuzena bermatzen dugu. Makineriara egokitutako produktu hauekin potentzia galtzea ekidin, matxura kopurua murriztu eta gertukoen lana erraztu ahal izango duzu. Gure sistemetako bat jartzeak benetan eragin dezake.

Ingenieritza laborategia

Lesol-eko produktu guztiak itsaspen eta deformazio probak jasaten dituzte kalitate maila gorena dutela bermatzeko.

Entsegu hauek Hounsfield makinetan egiten dira.

Xedea

Lesol-en xedea enpresen tresneria edo makinak zarata, bibrazio edo talka islolakuntza beharrak asetzea da, ingurugiroa kontuan edukita, fabrikazioan kalitate gorena eta bezeroei zerbitzurik onena eskainiz.

Ikuspegia

Lesol etengabeko garapenean dagoen industri enpresa da eta daukagun bezero karterak sektore ezberdinetan nazioarte mailan jardutea ahalbidetzen digu.

l

Balioak

• Talde lana.
• Produktu eta prozesuen etengabeko garapena.
• Jokaera etiko eta profesionalarekin jarduten dugu.
• Helburuen lorpenerako orientazioa eta ahalegina.
• Zerbitzu prestaketan bikaintasunaren bilaketa.

Kalitatea

Lesolen euskarri garrantzitsuetako bat Kalitatea da. Honela, 1999ko apilirilatik, LESOLek ISO 9001 kalitatezko gestion sistema bat lortu zuen, “material antibibratorioen fabrikazio, salmenta eta banaketari” aplikagarria dana.

Ziurtagiri honek erakusnten du gure bezeroen asetasuna lortzearen nahia, produktu, zerbitzu eta prozesuen etengabeko hobekuntza bilatuz.

Kalitatea eta Ingurugiroa

Etengabeko ahaleginak eginten ditugu gure eragina ingurugiroan ahalik eta txikiena izan dadin. Ahalegin handiak egiten ditugu gure, prozesuen fase guztietan, ingurugiroarekiko jarrera proaktiboa sustatzeko, baina batez ere hondakinen murrizketan.

Lesol saiatzen da ingurugiroarekiko politikak aurrera eramaten etorkizuneko belaunaldiek gutxienenez, gaur bezalako ingurugiroaz gozatu dezaten.

Polígono Industrial Lastaola, Parcela 3,
Naves A8-A11, 20120 Hernani (Gipuzkoa)

Tel: +34 943 335 350 · Fax: +34 943 335 291

comercial@lesol.es